martes, 17 de marzo de 2015

BI URTEKO GARAPENA

http://elpais.com/elpais/2015/01/13/media/1421167657_941010.html

Web horri honetan lehenengo bi urteetan zehar ematen den garapena aurkezten da hilabetez hilabete (pisua, altuera, garunaren garapena, etab.). Nire ustez oso ondo azalduta dago eta informazio oso informazio betea ematen du. Oso komenigarria iruditzen zait begirada bat ematea.

DESNUTRIZIOAREN ERAGINA HAURDUNALDIETAN ETA JAIOBERRIETAN

http://elpais.com/elpais/2014/12/23/planeta_futuro/1419359871_803676.html

Albiste honetan adierazten denez, desnutrizioa oso eragin txarrak ditu haurdunaldian bitartean eta ume jaioberrietan, batez ere haurtxo goiztiarretan. Honetan aipatzen den ikerketa, Pakistaneko kasuekin egin da. 
Haur bat jaiotzen denean, pisu normala 3,5 kilokoa da gutxi gorabehera eta kasu hauetan, desnutrizioaren eraginez, oso ahul eta pisu txikirekin jaiotzen dira, haietako asko kilo bat inguru bakarrik izaten dute, eta hain gutxi pisatzen dutenen artean, gehienak ez dute bizirauten (garapen normal batean umekiak kilo bateko pisua du ernaldiaren bigarren hiruilabetean, oraindik garatzen bukatu gabe).
"Muchos de ellos apenas pesan más de un kilo, incluso días después de su nacimiento. Normalmente, los que pesan menos de un kilo no son ingresados en el hospital pues sus probabilidades de sobrevivir son mínimas."
Emakume askok landan lan egiten dute haurdun dauden bitartean eta horrek haurtxoak ahul eta goiztiarrak jaiotzea eragiten du. Jaiotza arin honek, tamainu eta pisu egokiak ez izateaz eragin gainera, beste ondorio batzuk ditu hala nola nerbio sistema zentrala ez garatzea guztiz. Ume hauen egoera larriegia ez bada, neonatologiako gelan egongo dira bost edo sei egunetan baina badaude oso maila txarrean dauden jaioberriak eta hiru hilabete egon ahal dira bertan. Lehen aipatu dudan moduan, emakume askok landan lan egiten dute, ordu gehiegi eta horrek oso denbora gutxi usten die haien seme-alabei bularra eman ahal izateko. Albistean ume bati buruz hitz egiten dute, urte bateko bizitzarekin bakarrik 5,5 kilo pisatzen duena. Hau nahiko larria dela esan dezakegu 12 hilabete pasa ondoren izan beharreko pisu orientagarria 9,5 kilokoa da; hau da, ume hau pisu osasungarri baten erdia pisatzen du. 
Desnutriziosko egoera hau umeen garapenean eragin txarra dauka, eta honen eragile nagusiak pobrezia eta mediku, hospitale eta osasunaren kontzientzia falta dira. Honetaz gain badaude egoera natural txarrak eragina izaten dituztenak (hala nola uholdeak). 
Hau behintzat pixka bat konpontzeko, oso garrantzitsua da  kontzientzia hartzea. Ama batzuk uste izan dute haien esena kaltegarria izan litekeela eta bularra emateari utzi dute, baina ez da horrela. Lehen hilabeteetan umetxoa titia hartzea oso garrantzitsua da, esne hau gaixotasunei aurre egiteko beharrezkoak diren antigorputzak sortzen dituelako.
“- Dejé de amamantar a mi bebé después de un mes porque pensé que era malo para él y que tenía poca leche."
Desnutrizioa oso egoera larria da batez ere umeen garapenean eta biziraupenean, eta hau konpntzen saiatzea garrantzi handiko gauza da.