viernes, 22 de mayo de 2015

GURASOEN ETXEA UZTEA

Gaur egun Espainian seme-alabek batez besteko 28,9 urterekin joaten dira haien gurasoen etxetik, eta Europar Batasuneko askenak dira independizatze adina kontutan harturik. Egiaztatua dago emakumeak gizonak baino goizago joaten direla etxetik, izan ere emakumeek batez beste 27,9 urterekin joaten dira eta gizonek berriz 29,8 urterekin. 

http://www.elmundo.es/espana/2015/04/16/552f950e268e3ec1298b4585.html


DIBORTZIOA

Inkestek esaten duten arabera, egunero 140 dibortzio ematen dira. Izan ere, gero eta dibortzio gehiago ematen dira, askok ezkontza eman ondoren hiru urte pasa baino lehenago.

200 bikoteei egindako inkesta baten ondoren, zera ikusi zen: "Ezkontza ondoren, hau baino lehen desiratzen zenuen bizitza izan duzu?" galdera egitean %75 gizon eta haien emakumeek ezetz esan zuten inolako dudarik gabe, eta dibortzioa eman ondoren berriro ezkontzekotan ezkontide berdina hautatuko zuketen galdetzean, 10 pertsonetatik 8k ezetz erantzun zutela, beste ezkontide bat hautatuko zuketela.

2015ean, asko igo dira dibortzioko kasuak. Ezkontza asko benetako maitasunik gabe ematen da, gazteen artean adibidez, maiteminduta daudela uste dutela. Beste batzuetan ere eman dira ezkontzak haurdunaldi batengatik edo "ahalik eta lasterren ezkontzeko beharra daukat adina pasatzen ari zaidalako" pentsatzearen ondorioz.

DIBORTZIOAREN ERAGINA UMEETAN

http://www.lne.es/oviedo/2015/05/22/bousono-vez-hay-ninos-psicologo/1760820.html

Psikiatra batek, Bousoño, adierazten du gero eta ume gehiago joaten direla psikologora haien gurasoen dibortzioaren ondorioz.
Bikote bat dibortziatzean, argi dago ondiorioak daudela haien artean, baina askotan ez da kontutan hartzen dibortzioaren prozesuaren bitartean eta dibortzioaren ondoren, bikote horren umeak ere ondorio latzak jasaten dituela.
Gainera, ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu da guraso dibortziatuak dituzten pertsonen %70ek haien erlazioa apurtzen dutela ezkontzaren lehenengo urteetan.

DROGEN KONTSUMOA NERABEETAN


Heriotza goiztiarren kausa nabarmen bat menpekotasuna sortzen dituzten substantziak dira. 
Kasu askotan, tabakismoan hasteko arrazoiak, helduago sentitzen direlako, erretzeagatik hobeagoak direlako edo onarpen soziala dira. 
Ikerketen konparaketak eginez, ikus daiteke tabakoa baino, alkohola ondo pasatzeko balio duela edota arazoak ahazten laguntzeko balio dutela.



Drogen kontsumoa, bakoitzak bere historia berezia sortzeko aukera ematen duelako sentsazioa eman daiteke, eta horregatik da kasu batzuetan hain portzentai handia. Kontsumoan hastean, badaude horrela hobeagoak eta bereziagoak direla pentsatzen duten pertsonak, eta hau norberaren fabula isladatzen du.


jueves, 21 de mayo de 2015

NERABEZAROAREN GARAPENA

Nerabezaroa, haurtzarotik helduarora igaro bitartean dagoen aldia da. Honetan, hauen pentsamendua (nerabeen pentsamendua) helduen pentsamendura hurbilduz doa, pentsamendu formala erabiltzen du. Pentsamendu formalaren bitartez, abstrakzioa lantzeko ahalmena izaten da, baita hipotesiak egiaztatzeko. 
Nerabeen egozentrismo kognitiboa pentsamendu idealista eta fikziozkoaren artean aurkitzen da, eta faktore afektibo-sozial batzuk ere egozentrismo honetan inplikatuta daude. Nerabeen jokaera egozentrikoak eta jarrerak sei dira:
1. Aginte-irudiei buruzko kritikak.
2. Eztabaidatzeko joera.
3. Autokontzientzia.
4. Norbere burua azpimarratzea (norberaren fabula).
5. Zer erabaki ez jakitea.
6. Itxurazko hipokresia.

Wallonen ustez, nerabeek desadostasun bat daukate, eta hau bere buruarekiko desadostasun batetik hasten da, arlo guztietan nabaritzen dena (ekintzan, ezagutzan...). Hauek, batzuetan, ez dira gai haien buruak iragan batean ezagutzeko.



viernes, 24 de abril de 2015

MUNSTROAK GURASOAK DIRENEAN

http://elpais.com/diario/2008/05/18/eps/1211092017_850215.html

Espainian, haurren %8 indarkeria jasaten dute haien guraso, osaba-izeba edota auzokideengandik. Ume hauekin tratatzerako orduan, haien esperientzia kontatzea oso zaila egiten zaie, beraz marrazkien bidez adieraztea eskatzen zaie. Marrazki hauetan haien oldartzaileak eta bizitako gauzak irudikatzen saiatzen dira.
"...suelen hacer dibujos muy desestructurados: padres gigantescos e hijos pulgarcitos; dientes muy fuertes, músculos muy pronunciados..."
Adinaren arabera, grafismoa modu batean edo bestean dago garatuta, lehenik zirrimarraketa dago (2-4 urte); honetan zirriborroak egiten dituzte. Geroago, eskema aurreko aldia (4-7 urte); honetan, giza irudia egiten hasten da, nahiz eta ordenaturik ez egon. Honen ondoren, eskema aldia dator (7-9 urte); aldi honetan objektuak zehaztasun askorekin marrazten dituzte. Azkenik, errealismoaren aldia dago (9-11 urte) eta aldi honetan errealitatea zehatz mehatz irudikatzea saiatzen dira. 
Bortxakeria jasan duten umeek nahiz eta aldi desberdinetan egon, haien marrazkiak esanhai handia daukate, zirriborro bat izan arre, ume horren marrazkia bere mina eta amorrua irudikatzen dute.

Beste web orri honetan hainbat umeen marrazkiak daude, haien esanhaia eta haiek jasandako gogorkeria:
http://www.monstresdecameva.com/pagina.php?Cod_fam=6

martes, 17 de marzo de 2015

BI URTEKO GARAPENA

http://elpais.com/elpais/2015/01/13/media/1421167657_941010.html

Web horri honetan lehenengo bi urteetan zehar ematen den garapena aurkezten da hilabetez hilabete (pisua, altuera, garunaren garapena, etab.). Nire ustez oso ondo azalduta dago eta informazio oso informazio betea ematen du. Oso komenigarria iruditzen zait begirada bat ematea.

DESNUTRIZIOAREN ERAGINA HAURDUNALDIETAN ETA JAIOBERRIETAN

http://elpais.com/elpais/2014/12/23/planeta_futuro/1419359871_803676.html

Albiste honetan adierazten denez, desnutrizioa oso eragin txarrak ditu haurdunaldian bitartean eta ume jaioberrietan, batez ere haurtxo goiztiarretan. Honetan aipatzen den ikerketa, Pakistaneko kasuekin egin da. 
Haur bat jaiotzen denean, pisu normala 3,5 kilokoa da gutxi gorabehera eta kasu hauetan, desnutrizioaren eraginez, oso ahul eta pisu txikirekin jaiotzen dira, haietako asko kilo bat inguru bakarrik izaten dute, eta hain gutxi pisatzen dutenen artean, gehienak ez dute bizirauten (garapen normal batean umekiak kilo bateko pisua du ernaldiaren bigarren hiruilabetean, oraindik garatzen bukatu gabe).
"Muchos de ellos apenas pesan más de un kilo, incluso días después de su nacimiento. Normalmente, los que pesan menos de un kilo no son ingresados en el hospital pues sus probabilidades de sobrevivir son mínimas."
Emakume askok landan lan egiten dute haurdun dauden bitartean eta horrek haurtxoak ahul eta goiztiarrak jaiotzea eragiten du. Jaiotza arin honek, tamainu eta pisu egokiak ez izateaz eragin gainera, beste ondorio batzuk ditu hala nola nerbio sistema zentrala ez garatzea guztiz. Ume hauen egoera larriegia ez bada, neonatologiako gelan egongo dira bost edo sei egunetan baina badaude oso maila txarrean dauden jaioberriak eta hiru hilabete egon ahal dira bertan. Lehen aipatu dudan moduan, emakume askok landan lan egiten dute, ordu gehiegi eta horrek oso denbora gutxi usten die haien seme-alabei bularra eman ahal izateko. Albistean ume bati buruz hitz egiten dute, urte bateko bizitzarekin bakarrik 5,5 kilo pisatzen duena. Hau nahiko larria dela esan dezakegu 12 hilabete pasa ondoren izan beharreko pisu orientagarria 9,5 kilokoa da; hau da, ume hau pisu osasungarri baten erdia pisatzen du. 
Desnutriziosko egoera hau umeen garapenean eragin txarra dauka, eta honen eragile nagusiak pobrezia eta mediku, hospitale eta osasunaren kontzientzia falta dira. Honetaz gain badaude egoera natural txarrak eragina izaten dituztenak (hala nola uholdeak). 
Hau behintzat pixka bat konpontzeko, oso garrantzitsua da  kontzientzia hartzea. Ama batzuk uste izan dute haien esena kaltegarria izan litekeela eta bularra emateari utzi dute, baina ez da horrela. Lehen hilabeteetan umetxoa titia hartzea oso garrantzitsua da, esne hau gaixotasunei aurre egiteko beharrezkoak diren antigorputzak sortzen dituelako.
“- Dejé de amamantar a mi bebé después de un mes porque pensé que era malo para él y que tenía poca leche."
Desnutrizioa oso egoera larria da batez ere umeen garapenean eta biziraupenean, eta hau konpntzen saiatzea garrantzi handiko gauza da.