Nerabeen egozentrismo kognitiboa pentsamendu idealista eta fikziozkoaren artean aurkitzen da, eta faktore afektibo-sozial batzuk ere egozentrismo honetan inplikatuta daude. Nerabeen jokaera egozentrikoak eta jarrerak sei dira:
1. Aginte-irudiei buruzko kritikak.
2. Eztabaidatzeko joera.
3. Autokontzientzia.
4. Norbere burua azpimarratzea (norberaren fabula).
5. Zer erabaki ez jakitea.
6. Itxurazko hipokresia.
Wallonen ustez, nerabeek desadostasun bat daukate, eta hau bere buruarekiko desadostasun batetik hasten da, arlo guztietan nabaritzen dena (ekintzan, ezagutzan...). Hauek, batzuetan, ez dira gai haien buruak iragan batean ezagutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario