Gaur egun Espainian seme-alabek batez besteko 28,9 urterekin joaten dira haien gurasoen etxetik, eta Europar Batasuneko askenak dira independizatze adina kontutan harturik. Egiaztatua dago emakumeak gizonak baino goizago joaten direla etxetik, izan ere emakumeek batez beste 27,9 urterekin joaten dira eta gizonek berriz 29,8 urterekin.
http://www.elmundo.es/espana/2015/04/16/552f950e268e3ec1298b4585.html
viernes, 22 de mayo de 2015
DIBORTZIOA
Inkestek esaten duten arabera, egunero 140 dibortzio ematen dira. Izan ere, gero eta dibortzio gehiago ematen dira, askok ezkontza eman ondoren hiru urte pasa baino lehenago.
200 bikoteei egindako inkesta baten ondoren, zera ikusi zen: "Ezkontza ondoren, hau baino lehen desiratzen zenuen bizitza izan duzu?" galdera egitean %75 gizon eta haien emakumeek ezetz esan zuten inolako dudarik gabe, eta dibortzioa eman ondoren berriro ezkontzekotan ezkontide berdina hautatuko zuketen galdetzean, 10 pertsonetatik 8k ezetz erantzun zutela, beste ezkontide bat hautatuko zuketela.
2015ean, asko igo dira dibortzioko kasuak. Ezkontza asko benetako maitasunik gabe ematen da, gazteen artean adibidez, maiteminduta daudela uste dutela. Beste batzuetan ere eman dira ezkontzak haurdunaldi batengatik edo "ahalik eta lasterren ezkontzeko beharra daukat adina pasatzen ari zaidalako" pentsatzearen ondorioz.
DIBORTZIOAREN ERAGINA UMEETAN
http://www.lne.es/oviedo/2015/05/22/bousono-vez-hay-ninos-psicologo/1760820.html
Psikiatra batek, Bousoño, adierazten du gero eta ume gehiago joaten direla psikologora haien gurasoen dibortzioaren ondorioz.
Bikote bat dibortziatzean, argi dago ondiorioak daudela haien artean, baina askotan ez da kontutan hartzen dibortzioaren prozesuaren bitartean eta dibortzioaren ondoren, bikote horren umeak ere ondorio latzak jasaten dituela.
Gainera, ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu da guraso dibortziatuak dituzten pertsonen %70ek haien erlazioa apurtzen dutela ezkontzaren lehenengo urteetan.

DROGEN KONTSUMOA NERABEETAN
Kasu askotan, tabakismoan hasteko arrazoiak, helduago sentitzen direlako, erretzeagatik hobeagoak direlako edo onarpen soziala dira.
Ikerketen konparaketak eginez, ikus daiteke tabakoa baino, alkohola ondo pasatzeko balio duela edota arazoak ahazten laguntzeko balio dutela.
Drogen kontsumoa, bakoitzak bere historia berezia sortzeko aukera ematen duelako sentsazioa eman daiteke, eta horregatik da kasu batzuetan hain portzentai handia. Kontsumoan hastean, badaude horrela hobeagoak eta bereziagoak direla pentsatzen duten pertsonak, eta hau norberaren fabula isladatzen du.
jueves, 21 de mayo de 2015
NERABEZAROAREN GARAPENA
Nerabezaroa, haurtzarotik helduarora igaro bitartean dagoen aldia da. Honetan, hauen pentsamendua (nerabeen pentsamendua) helduen pentsamendura hurbilduz doa, pentsamendu formala erabiltzen du. Pentsamendu formalaren bitartez, abstrakzioa lantzeko ahalmena izaten da, baita hipotesiak egiaztatzeko.
Nerabeen egozentrismo kognitiboa pentsamendu idealista eta fikziozkoaren artean aurkitzen da, eta faktore afektibo-sozial batzuk ere egozentrismo honetan inplikatuta daude. Nerabeen jokaera egozentrikoak eta jarrerak sei dira:
1. Aginte-irudiei buruzko kritikak.
2. Eztabaidatzeko joera.
3. Autokontzientzia.
4. Norbere burua azpimarratzea (norberaren fabula).
5. Zer erabaki ez jakitea.
6. Itxurazko hipokresia.
Wallonen ustez, nerabeek desadostasun bat daukate, eta hau bere buruarekiko desadostasun batetik hasten da, arlo guztietan nabaritzen dena (ekintzan, ezagutzan...). Hauek, batzuetan, ez dira gai haien buruak iragan batean ezagutzeko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)